Twitter.en sinboloak erabiltzeaz

Badira Twitter.en oso ezagunak diren bi sinbolo: a bildua (@) eta traola (#).
Lehenengokoa erabiltzaileen izenaren aurrean doa, eta hau barik ez da erabiltzaile izenik. Hots, Twitter programa da eta @Twitter erabiltzailea.
Berba bati # jartzen badiogu, #Twitter, berba hau berezi bihurtzen dugu, HashTag delakoa, eta hauekin egiten da Trending Topic zerrenda (ez badakizue, Euskal Herriak bere TT zerrenda izateko kanpaina abiatu dugu >> hemen adibidez).
Honainokoa ezein erabiltzailek daki edo jakin beharko luke.

Izena aukeratzeko orduan pare bat ohar. Gure izena edozein izan daiteke, beste batek ez badauka eta gehienez ere 15 hizki luzeran.
Baina ez dira izen bera “@nineuez” “@ni-neu-ez” “@ni_neu_ez” “@ni.neu.ez” eta @ni neu ez”. Bi hitz edo gehiagorekin sortu nahi badugu, lehenengoko aukera (@nineuez) eta hirugarrena (@ni_neu_ez) dira baliozkoak.
Beste kasuetan Twitter.ek “@ni” bakarrik hartuko du erabiltzaile izentzat. Hau da, edo dana jarraian idazten dugu edo beheko gidoia erabili behar da. Aukera gehiagorik ez da. Puntuak ala erdiko gidoiak ala hutsuneak “izena horren aurretik amaitu dela adierazten dute”. Euskaraz, izenari zerbait eransten badiogu ondoren, hutsunea edo gidoia edo puntua erabil dezakegu arazo barik

HashTag bat erabiltzeko orduan ere izena aukeratzeko arau berek balio dute. Hots, hitz bakarra erabiltzen badugu ez da arazorik egongo, baina bat baino gehiago nabarmendu nahi badugu beheko gidoia “_” erabili beharko dugu. Puntua, erdiko gidoia, hutsunea, … erabiltzen baditugu, ez dugu HT berria sortuko, soilik traolaren segidan dagoen hitza hartuko du HT bezala.

Bale. Ondo. Eta, zer dela jartzen zaio erabiltzaile izenari puntu bat aurretik? (.@ni_neu_ez)
Puntua, nahiz eta beste sinbolo batzuk ere erabili daitezkeen (” – ?), erabiltzaile jakin bati erantzun baina beste guztiek ere erantzuna ikustea nahi dugunean erabiltzen da. Demagun @ni_neu_ez.ek txio bat idazten duela. Erabiltzaile izenaren aurrean ez badugu punturik erabiltzen nire eta @ni_neu_ez.en jarraitzaleek (biok jarraitzen gaituztenak bakarrik) ikusiko dute erantzuna. Puntua idatziz gero, bakarrrik nire jarraitzaile direnek eta @ni_neu_ez.en jarraitzaileak ez direnek ere irakurri ahal izango dute. Nolabait esanda, erantzun publikoa emateko erabiltzen da.
Puntua jartzen badiogu aurretik erabiltzaile izenari txio berri bat idazten dugunean ez du ezertarako balio. Eragina erantzunetan besterik ez du.

Hauxe duzue gaurkoz. Galderarik izanez gero badakizue zelan bota.
Badira Twitter.en oso ezagunak diren bi sinbolo: a bildua (@) eta traola (#). Lehenengokoa erabiltzaileen izenaren aurrean doa, eta hau barik ez da erabiltzaile izenik. Hots, Twitter programa da eta @Twitter erabiltzaileaBadira Twitter.en oso ezagunak diren bi sinbolo: a bildua (@) eta traola (#). Lehenengokoa erabiltzaileen izenaren aurrean doa, eta hau barik ez da erabiltzaile izenik. Hots, Twitter programa da eta @Twitter erabiltzaileaBadira Twitter.en oso ezagunak diren bi sinbolo: a bildua (@) eta traola (#). Lehenengokoa erabiltzaileen izenaren aurrean doa, eta hau barik ez da erabiltzaile izenik. Hots, Twitter programa da eta @Twitter erabiltzaileaBadira Twitter.en oso ezagunak diren bi sinbolo: a bildua (@) eta traola (#). Lehenengokoa erabiltzaileen izenaren aurrean doa, eta hau barik ez da erabiltzaile izenik. Hots, Twitter programa da eta @Twitter erabiltzailea