Ezabatutako argazkiak eta fitxategiak berreskuratzea, baita Android.en ere

Ume txikiak izatea arrisku asko dakar. Batez ere dena ikasi nahi dutelako, eta nola esan ezetz? Gure kasuan, 7 urteko semeak argazkiak ateratzea gustuko du, eta argazki kamera digitala nola erabiltzen den irakatsi diogu. Eta irakatsi ez dioguna bere kabuz ikasi du. Hauen artean argazkiak banan-banan nola ezabatu (SD txartelari formatoa ematea aurreragorako utziko dugu, badaezpadaere). Eta nola ez, berak dakiena 5 urteko anaiari irakasten/erakusten dio.
Guk hainbatetan errepikatu dioguna praktikara eramanez (ikasi, eginez egiten dala) anaia gazteari kameran zeuden argazki batzuk ezabatuz irakatsi zion. Zeintzuk eta arreba gaztearen hirugarren urtebetetzeko argazkiak! Zoritzarrez ez ginen momentuan edo berehalako batean ohartu honetaz, eta hau duzue ezabatutakoak berreskuratu ahal izateko lehenengo araua: EZ ERABILI GAILUA!!! Ez dut hemen azalduko zelan funtzionatzen duen ezabaketak kameretan, baina atxindutakoa atzera bueltan gura baduzue bertan behera utzi gailua erabiltzeari.
Ezabatutakoak, gure kasuan argazkiak, edozein fitxategi mota izan daitezke (mp3, jpg, txt, odt, mp4, ogg, zip, pdf, …, 390 mota ezberdin), edozein gailutan (Pen-drive, barne edo kanpoko disko gogorra, memoria txartelak, DVD, mugikorrak edo tabletak) eta edozein fitxategi mota (FAT, NTFS, exFAT, ext2/ext3/ext4, HFS+) edozein sistema eragiletan. Software askearen onurak!!!
Erabiliko dugun aplikazio edo programa PhotoRec deitzen da eta TestDisk programaren atal bat da.

Linuxen kontsola bidez erabiltzen da, oso modu erraz eta intuitiboan. Berez, ez dago instalatuta. Beraz, lehenengo gauza instalatzea izango da.
Kontsola zabaldu eta idatzi:

sudo apt-get install testdisk

Instalatu eta gero, abiarazi

sudo photorec

Eta honelako zerbait agertuko zaigu (bakotzaren ordenagailuaren arauera)

photorec1

Ikusten danez, disko eta txartelak berehala hantzematen ditu. Tableta edo mugikorra kable bidez konektatuta izanez gero, baita. Eta begibistan da erabilterraza dela guztiz. Gezien bidez gailua aukeratu eta enter sakatu.

photorec2

Ondoren, baieztatu fitxategi sistema, esan aurkitutakoak non gorde “C” erabiliz eta … bilaketa hasten da. Aurkitutakoak esandako karpetaren barnean sortutako karpeta batean gordeko ditu. Guztiz erabilgarri.

photorec3
photorec4

Hau izan da Linuxerako azalpena, baina programa hau edozein sistema eragiletan dabil, baita Windowsen ere. Sistema eragile honetan erabiltzeko, badakizue: jaitsi .exe klik-onartu-klik-klik-klik.

TestDisk jaisteko hona helbidea. Dokumentazioa eta laguntza ere bertan aurki ditzakezue, erdaraz (ingelesez, gasteleraz, frantsesez, alemanieraz, italieraz eta polakoz).
Arazorik edo galderarik izanez gero, badakizue zelan egin.

#WhatsAppEuskaraz eta whatsapp.en irudi/bideoen deskargak

ZORIONAK!!
Jadanik lortu dugu. WhatsApp euskaraz dugu, behintzat Android sistema eragilerako. #WhatsAppeuskaraz traolari gero eta bizitza laburragoa geratzen zaio. WinPhone, Symbian S40, Symbian S60 eta BlackBerry itzulpen egoera ezberdinetan dira. http://translate.whatsapp.com orrian emandako azken aldaketekin ezin da jakin % zenbatekoan dauden aurreratuta itzulpenok, baina lana dagoela egiteke argi daukat.

Duela ez hainbeste, hilabete, Whatsappi posta bidali nion. Hamaikagarrenez aplikazioa %100ean zegoela itzulita adierazten zuen zenbagailuak. Baina ez zen adierazpen ofizialik honen inguruan, eta argitasun bila joan nintzaien. Espero ez bezala, erantzuna jaso nuen, baina ez nahi nuena: “If your inquiry is a feature request, please understand that we have received your request and our development team is constantly working to improve our product. However, due to the small size of our company we are currently unable to supply a timeline for a certain feature.” Eta hortik aurrerako guztia ez zeukan zerikusirik nik galdetutakoarekin.
Eta bat batean, dana dago eginda eta bukatuta. Urtzi Odriozola.ri (@urtzai) esker jakin nuen lana bukatu zela

Honen ostean, Whatsapp aplikazioaren bertsio-berritzea itxarotea besterik ez zen geratzen. Egun batzuk hainbeste denboraren ondoren ez zen gehiegi. Eta duela egun gitxi heldu zitzaidan oharra google.play.com-etik. Baietz esan, aplikazioa jaitsi, instalatu eta euskaraz jartzeko aukeraren bila hasi nintzen. Eta ez nuen aurkitu. Menu guztiak birpasa, birritan edo hirutan, eta ez dut hizkuntza zehazteko aukerarik aurkitu. Agian ez dut jakin izan topatzen, beraz, baten batek badaki non den aukera hori, #WhatsAppEuskaraz (hizkuntza aldatzeko) jartzeko aukera, esan iezadala. Eskertuko dut.

WhatsApp eta irudia eta bideoak jaisteko aukera lehenetsia

Aplikazioaren menuak goitik behera hainbestetan begiratzeak gauza “arraro” bat aurkitzeak ekarri dit.
Nik behintzat, aplikazio hau, eta ChatOn delakoa baita, SMSak, edo esamesak, ez bidaltzeko erabiltzen dut, hau da, aurrezteko. Interneterako plana badaukat. Hilean giga bat zazpi euro eta pikotan. Ez dut gehiago behar, batez ere FourSquare erabiltzeari utzi diodanetik.
Beraz, whatsapp neure modura daukat konfiguratuta. Eta konfigurazio hauetako bat, jasotako fitxategiei dagokiena da. Duela gutxira arte behintzat, honekin ez da arazorik egon. Berez, fitxategiak jaso baina ez ziren mugikorrera jaisten. Hauek ikusteko, bai irudiak bai bideoak bai soinuak, “ikusi” edo “entzun” aukeratu behar zen zegokion mezuan, eta orduantxe jaisten zen gure mugikorrera. Baina badirudi 2.7.9946 bertsiotik aurrera hau aldatu egin dela.

Aukera hau aldatzeko, Menu eta Configuracion.en sartu behar gara. Honelako pantaila ikusi behar dugu:

Bertan “Configuracion de Chat” aukeratu beharko dugu helmugara ailegatzeko:

Ikusten den bezala “Descargar Imagenes Automaticamente” markatuta daukagu. Berau desmarkatu, eta hemendik aurrera, lehenago bezala, jasotakoak guk nahi dugunean eta nahi badugu gordeko dira mugikorrean.

Whatsapp.ek presioak jaso ditu mugikor konpainien partetik? SMS bidez irabazten zituztenak internet tarifak lehenago gastarazten jaso nahi dituzte? Azken aldian entzundakoak entzun ostean, ez da ideia hai eroa.