Nola lotu gure Android gailuak Linuxen MTP protokoloaren bidez

Nexus 7a android-zale askoren etxetara ari dira ailegatzen egunotan, eta jabeek ahalik eta gauza gehien egin nahi dute euren tabletekin, hala-nola bideoak eta argazkiak ikusi, prokrastinatze eta produktibitatearen eredu bi. Berez, gailua ordenagailuan konektatu eta listo izan beharko litzateke, baina Linuxeko erabiltzaile askori gertatzen zaigu hori besterik ez dugula lortze:konektatzea baina ez gailua detektatzea.

Hau horrela izatea du helburu MTP-k (Media Transfer Protocol edo audioa/bideoa/argazkiak bidaltzeko protokoloa), tabletaren memorian lan egiteko ahalegintzen duena gailua erabiltzea zilegi den bitartean. Protokolo hau Nexus 7 (eta beste tableta gehienetan baita) gailuaren barnean dago. Arazoa, beraz, ez da Androidena baizik eta Linuxena. Protokolo honek euskarri zabala du komunitatean, baina ez dator Linux zapore guztietan instalatuta, oso erabiliak diren Ubuntu eta Linux Mint hauen artean daudelarik.

Lehenengo eta behin kodea konpilatu behar dugu. Oso erraza hurrengoko pausuak jarraituz gero, bai eta erabiltzaile berrienentzat ere.

Ohikoa denez Linuxen, kontsolan egingo dugu lan, root izanda edo ez, eta idatzi (edo copy-paste egin)

sudo apt-get install libusb-dev

Honek beharrezko pakete bat instalatu digu. Orain libmtp fitxategiaren kopia bat lortu behar dugu. Nabigatzailea zabaldu eta SourceForge tokira joango gara eta esandako fitxategiaren azkeneko bertsioa jaitsiko dugu. Hau libmtp 1.1.4 da. Gure karpeta pertsonalean eraizten dugu eta berriro ere kontsolarekin egingo dugu lan, hurrengoko 4 komando hauek idatziz (edo copy-paste baina banan-banan).

cd libmtp-1.1.4
./configure –prefix=/usr
make
sudo make install

Badaukagu prest libmtp. Bukatu dugu? Ez ba. Protokoloa kudeatuko duen aplikazioa behar dugu eta horretarako gMTP aukera ona izan daiteke. Kontsola bidez instalatuko dugu, pausu bakarrean.

sudo apt-get install gmtp

Dena prest dago (ez, ez da PCa berrabiarazi behar, hau Linux da), gure tableta USB kable bidez lotu ordenagailuari, gMTP aplikazioa abiarazi (Soinua eta Bideoa atalean aurkituko dugu) eta Gailua Konektatu (edo F3) klikatuko dugu.

Kontutan izan beharreko gauzatxo bat. Zerbait ekarri nahi badugu tabletatik ordenagailura helburu karpeta aldatu behar dugu, berez root karpetan kopiatu nahi izango duelako eta aplikazioak ez baitauka horretarako baimenik.

Testua itzulpen bat da. Testu originala honako helbidean topako duzu: Xataka Android