Zertan ari da Eroski? Etiketak euskaraz. Ez bakarrik Kaikuren malaletxea.

Biziki harrituta jarraitu nuen Euskal Herria esnearen etiketaren afera. Harrituta Kaikuk egindakoagatik, Eusko Jaurlaritzaren arinkeriagatik eta jendearen erantzunagatik.
Noski, nik ere sinatu dut Euskaraz Etiketatu manifestua, Euskal Herrian Euskaraz bizitzeko aukera izan nahi dudalako.
Eta hara non, konturatu naiz Eroskik bere produktuen azalak aldatu dituela. Etxeko armairu batean azal zahar bat topatu dut eta alderatu egin ditut:

Horixe. Adibide bat besterik ez da, baina argi ikusten da Eroskik, Mondragon Kooperatiba euskaldunak (?), gero eta euskara gutxiago darabilela etiketetan.