Batzutan amaraunean

Batzutan amaraunean gauza interesgarriak aurkitzen edo topatzen dira. Bilatzailetan, edozeinetan, edo denetan, hitz bat, edo batzu, esaldia, edo hitzak, bilatzeko eta topatzeko esan. Horrez gain era batekoak edo bestekoak edo guztietakoak definitutako dokumentuak bilatzea zilegi da. Defektuki html. Gauza interesgarriak topatzen ahal dituzu ikusmira zabal utzita. Eta gauza interesgarriak aurki daitezke horrela ez izatekotan.
Eta beste batzutan etxera etortzen zzaizkizu. Baten batek edo bidalita. Ene/gure lagun min batek gustoko du gauza handiak bidaltzea. Lehenago, modema erabiltzen genuenean gauzak handiak ziren. Hiruehun, lauehun eta seiehun ka baita. Orain adeselea, megakoa suposatzen, eta gauzak handitu dira, bikoiztu dira behintzat. Proportzioan txikiagoak. Beste batek txikiak bidaltzen ditu baita ere. Idatzizko batzu ere interesgarriak izaten dira. Beste batzu ez.

Zaila ez da, baina …

Zaila ez da, baina blog honekin hasi nintzenean ez nekien “diarioa” eramateko beste denbora behar zela. Ordenagailua piztu, webera sartu, ezizena, pasahitza idatzi eta gero esan beharrekoak. Egin egin daiteke “ctrl+c” “ctrl+v” openofficetik, etxean lasai asko ordenagailu aurrean zer egin jakin gabe nagoeneko batean, idatzitakoak baina, ohitura eza izango da, hori ere kostata lortzen da. Lanean ordenagailua eta gero etxean ere ordenagailua behartu antzekoan erabiltzea. Gustokoegia ez dut.
Eta hau dana kontutan izanda nik nahi izan dudalako zabaldu dudala bloga, bestela …
Zaila ez da, baina … hurrengorarte

Berriro barriro

Urte barri on danontzako!
Horixe esan behar zaie eta egun hauetan iaztik ikusi barik ditugunei.
Baina askori eta askori ez diet esaten eta ez da gauza izugarririk gertatzen. Besteok niri esaten ez didazuenean bezala. Ez esateak ez du esan nahi urte txarra opa dizuedanik, aldiz, ez bait dizuedanez urte barri txarra esaten, urte barri on ulertu beharko zenukete. Ez nauzue esagutzen? Hala bada badakizue ez dizuedala txarrik opa. Ez urte hasieran ez eta urte erdi edo bukaeran. Zuek niri bezela, edo horrela espero izaten dut beti.
Bada, urte barri on danontzako!!