Firefox parekatu gailu ezberdinetan: Linux, Android, Apple eta Windows

Bai ba! Firefox pareka daiteke gailu ezberdinen artean bai Linuxen, Androiden, Windowsen eta Appleen. Chromium/Chrome (Linux/Windows) parekatzea oso erraza da. Segurtasunaren aldetik errazegia, zure Google posta eta pasahitza nahikoa baita zure gailu guztietan nabigatzailea parekatzeko.Β Honez gain, Chromium/Chrome ez dago EUSKARAZ eta Firefox bai.

Linux, Apple eta Windowsen Firefoxen lehenengo sinkronizazioa prestatzen

Lehenengo pausuak bardin egiten dira hiru Sistema Eragileotan. Android gailuak sinkronizatzeko derrigorrezkoa dugu lehenengo aurreko SE batetan parekatzea aktibatzea. Parekatzea hasteko lehenengo gauza posta helbide bat izatea izango da, hau izango baita gure “erabiltzailea”. Ondoren, Firefoxeko “Hobespenak” zabalduko dugu eta “Sync” fitxan kokatuko gara. Hemen bi aukera ikusiko ditugu:

Firefox_sync1

Irakurri gehiago

GMail.en aldaketak: idazteko itxura berria eta beste pare bat gauzatxo

Ezaguna da Google.ek etengabe egiten dituela aldaketak bere zerbitzu erabilienetan. Oraingo honetan bi eguneratu ditu: Google+ sare soziala eta GMail eposta zerbitzua. Bigarren honen aldaketak ekarri ditu hamaika hitz blog eta aldizkari digitaletan. Aldaketarik handiena eposta berria idatzi orduko duen itxura berria izan da, askok ez baitute gustuko.

Agian zuk ez, baina nik horrela ikusten dut idazketa lehioa hasieratik:
GMail posta zerbitzuko itxura berria

http://kcy.me/cy2ahttp://kcy.me/cy2ahttp://kcy.me/cy2ahttp://kcy.me/cy2a Irakurri gehiago

Blogeu.k antolatutako SEO ikastaroa Raquelek, @seofemenino, emana