Zero (2005 11 27)

Aste ederra daukagu aurrean gure auzo, Buia, polit honetan.
Urteko azken batzarra eta gure balizko aldizkariaren lehen bilera. Udaletxea etorriko zaigu birritan egun berean. Lortuko dugu umeentzako jolas parke berria? Zer nolako barrabaskeriak sartuko dizkigu auzoko egoeraren estudioa egiten ari den enpresa horrek? Hemendik kanpo ezer gutxi diruditen galderak eta guretzako hain garrantzizkoak direnak. Eta galdetzeke eta erantzun gabeak direnak pilo bat. Egia da supersur delako hori 10 urteren buruan gure gainetik pasako dela? Handitu nahi izango dute ahirurogeitazortzi hori eta auzoa pikutara bidali denbora urrun hurbil batean? Auzokide batzuk nahi dutena egiten jarraituko dute besteak kontutan hartu gabe? Lehenengo eta bigarren mailako auzokideak daudela pentsatzen jarraituko dute batzuk? Gure ,auzokideen elkartearena, lana oztoporik gabe egiten utziko digute horiek? Noiz askatuko ditu eskuak nire semetxoak eta ibiltzen hasiko? Noiz utziko dio “aita” hitza edozertarako erabiltzeari? Datorren hilaren erditik aurrera lanean jarraituko dut edo enpresa honek (baina ez bakarrik) nahi duena egiten jarraituko du? Eguraldi emakume-gizonek igarri dute biharko eguraldia?
Aste ederra daukagu aurrean gure auzo, Buia, polit honetan.

Tranpa egiten hasiko naiz

Halaxe da. Tranpa egiten hasiko naiz. Beste leku baten nik idatzitakoak ‘ctrl+v’ hemen egiten. Eta hau, errazagoa iruditzen zaidalako blogger erabiltzea bestea baino. Baina gauza denek edo guztiek daukate bere alde txarra, eta honetan hizkuntza dugu. Blogger oraindik ez da euskaraz, eta bestea bai (ez dut esan nahi euskaraz idatz daitekeenik, baizik eta erabilpena euskaraz dela. Blogger noizko?). Eta gaur hau idazteko hirutan eseri behar izan naizenez ordenagailu aurrean, gabon esan beharko dut.
Gabon