Firefox parekatu gailu ezberdinetan: Linux, Android, Apple eta Windows

Bai ba! Firefox pareka daiteke gailu ezberdinen artean bai Linuxen, Androiden, Windowsen eta Appleen. Chromium/Chrome (Linux/Windows) parekatzea oso erraza da. Segurtasunaren aldetik errazegia, zure Google posta eta pasahitza nahikoa baita zure gailu guztietan nabigatzailea parekatzeko.Β Honez gain, Chromium/Chrome ez dago EUSKARAZ eta Firefox bai.

Linux, Apple eta Windowsen Firefoxen lehenengo sinkronizazioa prestatzen

Lehenengo pausuak bardin egiten dira hiru Sistema Eragileotan. Android gailuak sinkronizatzeko derrigorrezkoa dugu lehenengo aurreko SE batetan parekatzea aktibatzea. Parekatzea hasteko lehenengo gauza posta helbide bat izatea izango da, hau izango baita gure “erabiltzailea”. Ondoren, Firefoxeko “Hobespenak” zabalduko dugu eta “Sync” fitxan kokatuko gara. Hemen bi aukera ikusiko ditugu:

Firefox_sync1

Irakurri gehiago

Blogeu.k antolatutako SEO ikastaroa Raquelek, @seofemenino, emana

Feminismo zahartuak. Eskerrak

Asko poztu nau honelako argazkia ikusteak. Twitter.en ikusi dut duela pare bat eguneko txio baten.

Para ser feminista

Duela 25 bat urte hasi nintzen nire feminismoa publikoki azaltzen. Hamalau urteko mutil batek holakoak egitea ez zen ohikoa. Ez zen ohikoa gizonok gure feminismoa aldarrikatzea publikoki. Orduantxe hasi nintzan be “plural femenino”an nire burua sartzen gasteleraz hitz egiten nuenean eta emakumeak nagusi zirenean. Garai hartan hasi nintzan gizonei, mutikoak, bi musu ematen agurtzean. Emakumeei, neskatoak, bezalaxe. Nire lehenengo gona bi urte beranduago heldu zen, baina hori beste istorio ezberdin bat da ;))

Hamalau urterekin joan nintzen lehenengoz Martxoaren 8ko manifa batetara. Baina ez pentsa hain erraza izan zenik. Lagunekin, neskak danak, egun horretan geratzeko asmoa azaldu nuenean, batek “Ez zutela nire laguntzaren beharrik”, “gai gara gure kabuz gauzak aurrera eramateko” bota zidan aurpegira. Taldeko “feministena” zen. Nik ez nuen ulertzen laguntza nahi ez izatearen hori. Eta taldeko beste neska batzuk ezta. Ez dut gogoratzen nolakoa izan zen eztabaida, baina manifara joan ginen guztiak. Bertan beste dozena bat gizon egongo ziren, ez gehiago.

Eta argazkiak horrexegatik poztu nau. Nahiago nuke holakorik behar ez izatea, argi daukat. Baina guztiok gara beharrezko guztion eskubideak aldarrikatzeko:

“FEMINISTA IZATEKO EZ DA BEHARREZKOA OBARIOAK EDUKITZEA,
JUSTIZIA, BERDINTASUNA ETA BEGIRUNEAREN SEN KRITIKOAREKIN NAHIKO DA”