Firefox parekatu gailu ezberdinetan: Linux, Android, Apple eta Windows

Bai ba! Firefox pareka daiteke gailu ezberdinen artean bai Linuxen, Androiden, Windowsen eta Appleen. Chromium/Chrome (Linux/Windows) parekatzea oso erraza da. Segurtasunaren aldetik errazegia, zure Google posta eta pasahitza nahikoa baita zure gailu guztietan nabigatzailea parekatzeko. Honez gain, Chromium/Chrome ez dago EUSKARAZ eta Firefox bai.

Linux, Apple eta Windowsen Firefoxen lehenengo sinkronizazioa prestatzen

Lehenengo pausuak bardin egiten dira hiru Sistema Eragileotan. Android gailuak sinkronizatzeko derrigorrezkoa dugu lehenengo aurreko SE batetan parekatzea aktibatzea. Parekatzea hasteko lehenengo gauza posta helbide bat izatea izango da, hau izango baita gure “erabiltzailea”. Ondoren, Firefoxeko “Hobespenak” zabalduko dugu eta “Sync” fitxan kokatuko gara. Hemen bi aukera ikusiko ditugu:

Firefox_sync1

Oraingoan “Konfiguratu Firefox Sync” aukeratuko dugu, kontu berria ireki behar baitugu. Hurrengo pantailan “Sortu kontu berria” aukeratu eta ondoren datuak bete behar ditugu: gure erabiltzailea izango den posta helbidea, pasahitza (mesedez eta faborez, EZ erabili postan sartzeko bera), eta zein zerbitzutan gordeko/sinkronizatuko ditugun datuok. Onartu beharko ditugu bai “zerbitzuaren baldintzak” eta baita “pribatutasun-politika”, eta bukatzeko, agertzen diren hitzak berridatzi. Hurengoa sakatu eta dana ondo egin badugu, lehen sinkronizazioa hasi egingo da eta honelako pantaila bat ikusiko dugu:

Firefox_sync2

Amaitu sakatu eta Firefoxek atzekaldean egingo du lan gureak sinkronizatuz. Berez Firefoxek “gehigarriak, laster-markak, pasahitzak, hobespenak eta fitxak” sinkronizatuko ditu. Hauetako bat sinkronizatzerik ez badugu nahi, posta helbidea sartu dugun pantailan dagoen “Sync aukerak” sakatu eta bertan nahi ditugunak markatuta utzi eta listo. Une horretan ez bada egin, lehenengo sinkronizazioa bukatutakoan (denboratxo bat beharko du, konexioaren araberakoa) “Hobespenak>Sync” fitxa honela agertuko zaigu:

Firefox_sync3

Zer nahi duzun sinkronizatu hementxe duzu aukeratzeko.

Beste Firefoxak lehenegoarekin parekatzen

Ondoko imajina horretan ikusi duzuen bezala, aukeretako bat “Parekatu gailua” da. Hemen sakatu eta beste gailuan lortutako kodea idatzi beharko dugu. Kodea? Zein kode?

Bai ba. Hasieran esan dut Chromium parekatzeko segurtasuna ez zitzaidala nahikoa iruditzen. Firefoxek segurtasuna hobetzen du, gailuek sortutako kodea erabili behar baita lehenengoari lotzeko.

Linux, Apple eta Windowsetan kodea lortzeko pausuak hauexek dira: Firefox zabaldu, Hobespenak>Sync fitxara joan eta “Konfiguratu Firefox Sync” eragin. Oraingoan ez dugu kontu baten beharrik, beraz, “Badaukat Kontua” sakatu eta hurrengo lehiotxoan kodea agertuko zaigu:

Firefox_sync4

Kode hau sartu behar duzu hasierako gailuko Firefox horretan. Berehala sinkronizatuta izango dituzu bi gailuak.

Androiden nahiko antzekoa da. Gure Androidean Firefox zabaldu (zoritxarrez hau gasteleraz dago nahiz eta euskaraz nabigatzea zilegi den Teknopatak erakutsi bezala) eta “configuración”:

Firefox_sync_and1

Bertan bigarren aukera “Sync” da, eta beste horietan bezala kode bat eskainiko digu. Kode hau sinkronizazioa lehenengoz egin dugun horretan idatzi eta listo. Parekatuta.

Zer nahi dugun sinkronizatu aukeratzeko “ajustes>Cuentas y sincronización”era joan behar gara, Firefoxen iruditxoa duen kontuan sartu eta “Qué sincronizar”

Firefox_sync_and2

Eta aukeran lau: “Marcadores, Contraseñas, Historial eta Pestañas”. Markatu nahi duzuna.

Firefox EUSKARAZ lortu gure badozu, honako estekak erabil ditzakezu:

Linux —- Windows —- Apple —- Android (baina hau ez dago euskaraz, oraingoz)

Erraza ez da? Arazorik izatekotan, galdetu, saiatuko naiz laguntzen.

Tagged , , , , , , , , . Bookmark the permalink.

Zerbait esan nahi baduzu...