GMail.en aldaketak: idazteko itxura berria eta beste pare bat gauzatxo

Ezaguna da Google.ek etengabe egiten dituela aldaketak bere zerbitzu erabilienetan. Oraingo honetan bi eguneratu ditu: Google+ sare soziala eta GMail eposta zerbitzua. Bigarren honen aldaketak ekarri ditu hamaika hitz blog eta aldizkari digitaletan. Aldaketarik handiena eposta berria idatzi orduko duen itxura berria izan da, askok ez baitute gustuko.

Agian zuk ez, baina nik horrela ikusten dut idazketa lehioa hasieratik:
GMail posta zerbitzuko itxura berria

http://kcy.me/cy2ahttp://kcy.me/cy2ahttp://kcy.me/cy2ahttp://kcy.me/cy2a

Bi eratan lor dezakegu ikuspegi hau. Denok ezagutzen dugun moduan, hots, “Idatzi” botoian klik eginda hau ikusiko dugu:

GMail idazketa lehioa ainguratuta

Itxura hau da jendeari ez zaiona gustatu. Behe-eskuinean ainguratuta gelditzen da: ezin dugu lekuz aldatu, handitu, txikitu, luzatu… Zerbitzuaren gainean flotatzen ez duen imajina bat ematen du, baina idazten uzten du. Goian erakutsi dizuedan moduan jartzeko, “Mezu berria” barraren eskuin aldean dagoen gezitxoari sakatu behar diogu. Listo.

Nola lortu hasieratik itxura hau ikustea? “Idatzi”n klik egiten dugunean “shift” “may” “gezia gora” tekla sakatuta edukiz. Izena teklatuaren araberakoa da, baina z x c v teklen ilararen albo bietan aurkitzen duguna da, ezker aldean “bloq mayus” edo antzeko zerbaiten azpian dagoena.

Ea nork erantzuten didan: Zer gertatzen da “idatzi”n klik egiten badugu “ctrl” tekla sakatuta izanda? Pista bat: fitxak erabiltzen ez dituzten nabigatzaileetan (ad: IE6) beste lehio bat zabaltzen du ( 😉 )

Bestalde, han eta hemen irakurri dut nola egin behar den jasotako posta baten ilara batzueri soilik erantzuteko, eta oso erraza danez eta ziur noizbait ondo etorriko zaidala.
“Erantzun”en klik egin baino lehen, hautatu nahi duzun testua. Horrela mezua idazteko/erantzuteko lehioa zabaltzen denean aueratutako estua besterik ez da agertuko “aurreko mezu” bezala.

Eta bukatzeko ohartxo bat. Google zerbitzuetako pasahitza galtzen baduzu, eta ohiko bi metodoekin (eposta edo SMS bidez) ezin baduzu berreskuratu, jakizu $1 kobratuko dizutela lanean jartzearekin. Ez dute ziurtatzen berreskuratzea lortuko duzunik, baina hala ere ez dizute dolarra bueltatuko. Berri osoa honako http://kcy.me/cy2a estekan lor dezakezu. Googlek gure telefono zenbakia jakiteko beste ahalegin izkutu bat?

Tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Zerbait esan nahi baduzu...