Ezabatutako argazkiak eta fitxategiak berreskuratzea, baita Android.en ere

Ume txikiak izatea arrisku asko dakar. Batez ere dena ikasi nahi dutelako, eta nola esan ezetz? Gure kasuan, 7 urteko semeak argazkiak ateratzea gustuko du, eta argazki kamera digitala nola erabiltzen den irakatsi diogu. Eta irakatsi ez dioguna bere kabuz ikasi du. Hauen artean argazkiak banan-banan nola ezabatu (SD txartelari formatoa ematea aurreragorako utziko dugu, badaezpadaere). Eta nola ez, berak dakiena 5 urteko anaiari irakasten/erakusten dio.
Guk hainbatetan errepikatu dioguna praktikara eramanez (ikasi, eginez egiten dala) anaia gazteari kameran zeuden argazki batzuk ezabatuz irakatsi zion. Zeintzuk eta arreba gaztearen hirugarren urtebetetzeko argazkiak! Zoritzarrez ez ginen momentuan edo berehalako batean ohartu honetaz, eta hau duzue ezabatutakoak berreskuratu ahal izateko lehenengo araua: EZ ERABILI GAILUA!!! Ez dut hemen azalduko zelan funtzionatzen duen ezabaketak kameretan, baina atxindutakoa atzera bueltan gura baduzue bertan behera utzi gailua erabiltzeari.
Ezabatutakoak, gure kasuan argazkiak, edozein fitxategi mota izan daitezke (mp3, jpg, txt, odt, mp4, ogg, zip, pdf, …, 390 mota ezberdin), edozein gailutan (Pen-drive, barne edo kanpoko disko gogorra, memoria txartelak, DVD, mugikorrak edo tabletak) eta edozein fitxategi mota (FAT, NTFS, exFAT, ext2/ext3/ext4, HFS+) edozein sistema eragiletan. Software askearen onurak!!!
Erabiliko dugun aplikazio edo programa PhotoRec deitzen da eta TestDisk programaren atal bat da.

Linuxen kontsola bidez erabiltzen da, oso modu erraz eta intuitiboan. Berez, ez dago instalatuta. Beraz, lehenengo gauza instalatzea izango da.
Kontsola zabaldu eta idatzi:

sudo apt-get install testdisk

Instalatu eta gero, abiarazi

sudo photorec

Eta honelako zerbait agertuko zaigu (bakotzaren ordenagailuaren arauera)

photorec1

Ikusten danez, disko eta txartelak berehala hantzematen ditu. Tableta edo mugikorra kable bidez konektatuta izanez gero, baita. Eta begibistan da erabilterraza dela guztiz. Gezien bidez gailua aukeratu eta enter sakatu.

photorec2

Ondoren, baieztatu fitxategi sistema, esan aurkitutakoak non gorde “C” erabiliz eta … bilaketa hasten da. Aurkitutakoak esandako karpetaren barnean sortutako karpeta batean gordeko ditu. Guztiz erabilgarri.

photorec3
photorec4

Hau izan da Linuxerako azalpena, baina programa hau edozein sistema eragiletan dabil, baita Windowsen ere. Sistema eragile honetan erabiltzeko, badakizue: jaitsi .exe klik-onartu-klik-klik-klik.

TestDisk jaisteko hona helbidea. Dokumentazioa eta laguntza ere bertan aurki ditzakezue, erdaraz (ingelesez, gasteleraz, frantsesez, alemanieraz, italieraz eta polakoz).
Arazorik edo galderarik izanez gero, badakizue zelan egin.

Tagged , , , , , , , , , , , , . Bookmark the permalink.

Zerbait esan nahi baduzu...