Bat (2005 12 08)

Batzutan ez dakizu zer gertatu behar zaizun. Eta besteetan nahiz eta jakin ezin duzu ezer egin ekiditeko. Bizitza datorren moduan da. Edo ikusten dugun araberakoa. Txikitan, oso txikitan, gutxi gora behera 11 hilabeterekin, zure gurasoek, izeba-osabek, amoma-aitonek prestatzen dizutena da. Eta horren aurka ezer gitxi egin dezakezu. Negar. Bai, negar. Baina besterik gabe. Eta nahi duzuna, edo behintzat nahi ez duzuna desagertutakoan, lortutakoan irrifarrea bota eta “ez nago gaixorik” “pozik bizi naiz” esan eta aurrera. Etxera bueltatu eta jolasean izan ohera baino lehen. Hurrengoan zuekin noa durangokoazoka.com-era. Baina gazteegia-txikiegia zara eta izango zara. Hitzegingo dugu horretaz. Jende gehiegi dabil bertan eta ez duzu ia ezer ikusiko hainbeste berriren artean. Duela bi urte ateratako gauzak ez dira merketu, eta berriek ez dute prezio ezin hobea. Datorren urtean berriz izango gara han (ez, zu ez, esan dizut gazteegia-txikiegia izango zarela oraindik ere) eta berriz ere pare bat gauza erosita bueltatuko gara. Agian oraingoan zuretzako zerbait aurkituko dugu. Edo hobe, erosiko dugu. Zeren aurkitzea erraza da. Baina ez hainbeste lortzea. Hasierakoa, batzutan ez dakizu zer gertatu behar zaizun.

Bookmark the permalink.

Zerbait esan nahi baduzu...